Nietzscherentzat, esperantza zen derrotaren hasiera.
Baina izan gintezke erradikalago ere:
gauza guztien hasiera bera da derrotaren hasiera.
Guztiok gara galtzaile, soilik batzuek beste batzuek baino
polikiago galtzen dutela.
"Zer moduz zabiltza?", galdetzen dugu, dohakabe.
"Poliki", erantzuten dugu, jakin gabe.
Irabaztea esaten diogu, nonbait, poliki galtzeari.
Baina nik, galtzea maite ez dudan honek, biziki maite dut galtzea basoan.
Batez ere galtzea azala eta musika,
eta arnasa eta larrua
darien basoetan.